XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) edozein txilibitukeria txakur-amets aintzat hartzekoa iruditzen zaio, lokarri orotatik bere askatasuna probatzen dion edo probatu ahal lezakeen heinean.
Gida apropos baten antzera seinalatzen du, XVIII. mendeko gizatasunaren idealak, Shaftesburyren
Fedea
Indibidualismo autentikoa, ordea, edozein berezilaritzaren protoetsaia da.
Azkenean, noiz edukiko du gizatasun harmonikoak idealaren erakarmena, behialako moduan?
Azkenean, noiz ulertuko da berriro, horrekin ez dela unibertsalismo diletante bat suspertzen, baizik eta gogoaren trinkotasun eta askatasuna, zeintzuekin ahal duen gizakume bakoitzak, bere ihardun-alor efektiboa estua bada ere, erlazio garden orekatu bat eduki munduko eta zientziako bere ingurumari guztiarekiko?
Izpirituko txanbelintasun eta gaintasun hori, inork ez du lortzen bridagabekeriaz.
Ahultasunetan maitagarrien hartatik, mundua ederregi ikustetik, gu gaur-egundarrok salbu gara, eskerrak ilusiogabeko gatazka gogorrak orainaldian harekin une berean bedeinkatzen eta madarikatzen gaituen eskola mingotsari; salbu gara orobat, errealitatearen ezagutzan zientzia modernoari eta lotezinezko garapen sozialari zor diogun irabazi neurrigabekoari eskerrak ere.
Shaftesburyren funtsezko ideiak, zinez handia entusiasmoak bakarrik sortzen duela, ukigabe dirau.
Litekeena da eginahal gatzilak eta egoismo setatsuak miresgarririk erdiestea (...).